Jaione Sasieta itsasoarrak irabazi du Cranfranc-Cranfranc Ultra 100 kilometroko mendi lasterketa

Jaione Sasieta. // Argazkia: @avernotrail

Asteburu honetan jokatu da Cranfranc-Cranfranc mendi lasterketa Huescan. 100 kilometroko ultra mendi txapelketan  Jaione Sasietak eskuratu du garaipena, 28 ordu eta 53 minutuko denboran helmugaratuz. Canfranc herriari buelta bat ematean datza ibilbideak, bailarako hainbat gain igoz, besteak beste: Tortiellas, Peña Collarada, La Moleta, Vértice de Anayet, Aspe eta 2.000 metroko altitudean kokatzen diren beste hamar tontor. Guztira, 8.848 metroko desnibel positiboa igo du itsasoarrak.

HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa