Unai Iribar gazteak eskuratu du San Joan Sari Nagusia

Seguran jokatu den San Joan sari nagusiko irabazlea Laboral Kutxako Unai Iribar izan da.

San Joan Sari Nagusiko sarituak. // Argazkia: Gipuzkoako Txirrindularitza Federazioa

Euskadiko Txirrindularitza Federazioak antolatzen duen Euskaldun Trofeo txapelketaren laugarren proba puntuagarria izan da gaur goizean Seguran jokatu dena. Elite eta Sub23 mailako txirrindulariak hartu dute parte 127 kilometroko lasterketan. Laboral Kutxako Unai Iribarrek gurutzatu du helmuga azkarren, atzetik 25 txirrindulari baino gehiagoko esprintari ihes eginez. Mendiko saria berriz, Carlos Garciak irabazi du (Caja Rural). Gaur bigarren postuan amaitu duen Basque Team taldeko Jon Barrenetxea doa sailkapen buru. 

San Joan Sari Nagusiaren sailkapen osoa esteka honetan ikusgai.

 

HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa