Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Altzaga
      • Arama
      • Ataun
      • Beasain
      • Ezkio
      • Gabiria
      • Gaintza
      • Idiazabal
      • Itsaso
      • Itsasondo
      • Lazkao
      • Legazpi
      • Legorreta
      • Mutiloa
      • Olaberria
      • Ordizia
      • Ormaiztegi
      • Segura
      • Urretxu
      • Zaldibia
      • Zegama
      • Zerain
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • Agenda
  • Komunitatea
    • Guztiak
    • Taldeak
    • Sinadurak
    • Zer da hau?
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Eskelak / Agurrak
    • Eskelak
    • Zorion agurrak
  • Gure atariak
    • Otamotz
    • GoiBerri
    • Zerbitzuak
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu

Irailaren 27an jokatuko da Josetxo Imaz lasterketa, Beasainen hasi eta bukatuta

Beasain,Lazkao,Ordizia
Kirola

Helduen proba bakarrik jokatuko da. 300 dortsal daude. Izena eman daiteke dagoeneko. 50 atletako taldetan eta 2 minutunaka mailakatuak.

2020/09/15
Goierriko Hitza

Txindoki Jaso Autowag atletismo taldeak Beasaingo Udalaren laguntzarekin antolatuko du XX. Josetxo Imaz oroimenezko lasterketa. Irailaren 27an, 10:30ean, Beasaingo Nafarroa etorbidetik abiatuko da lasterketa. COVID-19 pandemiaren prebentzio arrazoiengatik, helduen lasterketa herrikoia bakarrik antolatzea erabaki du.

Beasainen Nafarroako etorbidean aterako da 10 kilometroko lasterketa eta  Lazkaotik eta Ordiziatik pasatuz, eta Beasainen amaituko da. Hori bai, ez da irteera bakar bateraturik egingo. “50 atletako taldetan eta 2 minutunaka mailakatuak. Lehena 10:30ean, bigarrena 10:32ean, 10:34ean eta abar. Zortzi metroko zabaleko irteeran 5 atleta egongo dira, bakoitzak 1,5 metroko tartea duela, eta atzetik 1,5 metroko tartea utzita, beste 5 atleta, eta horrela hurrenez hurren, 10 ilara osatu arte. Hamabost metro luze osatuko du irteerako tropel bakoitzak, lurrean markatuta eta ikusteko moduan atleta bakoitzari dagokion tokia ezarriz”.

Bi alfonbra izango dira: irteerakoa eta helmugakoa, eta bi alfonbren artean ezarritako denbora izango da sailkapen orokorra ezartzeko erabiliko dena. Beraz, ez du zertan irabazle izan helmugara lehenengo iristen denak; izan ere, ondorengo irteeretan egon daiteke parte-hartzaileren bat denbora hori hobe dezakeena. Sailkapena klubeko sare sozialetan eta webgunean eta www.kronoak.com webean argitaratuko da azken parte-hartzailea iriste denean.

Gaur ireki da izena emateko epea, rockthesport webgunean. Inskripzioan parte-hartzaileak laukitxo bat beteko du proba osatzeko gutxi gorabeherako denborarekin, horren arabera irteera antolatzeko. Inskripzioa irailaren 24aren ondoren egiten bada, irteerako azkeneko taldeetan sartuko dira eta dortsalik altuenak emango zaizkie. Erabili eta botatzeko txip dortsalaren bidez hartuko dira denborak.  Inskripzioaren prezioa  12 eurokoa da (lasterketa bertan behera geldituko balitz, 10 euro bueltatuko dira, antolaketa gastuak kendu eta gero (2€).

Maskara nahitaezkoa izango da beti, irteera hartu arte. Dortsal-bilketan eta beroketan (segurtasuneko 1.5 m distantzia une oro gordez) eta aurretik irteera-kaxetan jarri arte. Behin irteera-kaxetan bakoitza bere lekuan jartzen denean kendu ahal izango dute maskara eta horretarako jarritako edukiontzietan bota, eta inoiz ez lehenago.

Dortsalak larunbatean 17:00etatik 19:00etara (Gernika pasealekuko pilotalekuan) edo igandean 08:30etik 10:00etaera (irteerako karpetan) jasoko dira.

Ez da aldagelarik ez dutxarik izango, eta atletei gomendatzen zaie arropa berarekin etorri eta alde egitea berehala, helmuga eta inguruak ahal bezain laster garbi uzteko.

 

 

Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez harpidedun, izan HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Iruzkinen atala

Azken 3 egunetako irakurrienak

1

Festa gazteena da

2022/07/02
Zaldibia
2

Jendetza bildu du, beste behin ere, Mutiloako sagardo dastaketak

2022/07/02
Mutiloa
3

Argi-kateak elkartu ditu Pirinioen bi aldeak

2022/07/03
Goierri
4

Championseko finala Legazpin jokatu da

2022/07/02
Legazpi
5

Aian ere, festetako egun handia

2022/07/02
Ataun
Azken berriak

Goierriko azken berriak jakin nahi dituzu? Harpidetu gure buletinera!

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 16 00 56
  • goierri@hitza.eus
  • Oriamendi, 32 – BEASAIN
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut