Hamaika positibo kasu berri atzeman ditu Osasun sailak Goierrin
Osasun sailak zabaldutako txosten epidemiologikoaren arabera, 11 kasu berri daude Goierrin
Osasun sailak Goierrin, 24 orduan beste hamaika positibo kasu atzeman ditu: sei Ordizian, bat Gabirian eta bina Ezkio-Itsaso eta Legazpin. Osasun krisia hasi zenetik, 738 dira COVID-19a atzemateko PCR proban positibo eman duten goierritarrak.
EAEn 579 positibo zenbatu ditu guztira Osasun Sailak, 188 Gipuzkoan, 131 Araban eta 252 Bizkaian. Euskal Autonomia Erkidego mailan 320 dira egun ospitaleratuta daudenak, eta horietatik 55 daude ZIUn.
Eguneraketa: 09/16 09/17
ALTZAGA …………… 1
ARAMA ……………… 4
ATAUN ………………. 5
BEASAIN ….……… 119
EZKIO-ITSASO …… 2………………………… +2
GABIRIA ……………. 3………………………… +1
GAINTZA …………… 2
IDIAZABAL ………. 10
ITSASONDO ………. 12
LAZKAO …………… 39
LEGAZPI ………….. 52………………………… +2
LEGORRETA ……. 26
MUTILOA ………….. 5
OLABERRIA ………. 2
ORDIZIA ………… 194………………………… +6
ORMAIZTEGI ……. 8
SEGURA ……………. 9
URRETXU ……….. 59
ZALDIBIA …………. 9
ZEGAMA …………. 20
ZERAIN ……………. 0
ZUMARRAGA …. 125
GOIERRI ……….. 727 ……….……..……….. 738 (+11)