Stock azokaren azken eguna
Ordiziako hamabost saltokik kalera atera dituzte euren produktuak. 20:00etan jasoko dituzte postuak
Ordiziako stock azokaren azken eguna da gaur. Hamabost saltokik euren produktuak kalera atera dituzte, gehienek auren atarietara eta hiruk Plaza Nagusira. Denboraldi honetako produktuak prezio onean erosteko aukera dago. Herriko dendariek herritarren laguntza sekula baino gehiago behar dutela azpimarratu dute, eta dei egin diete herrian kontsumitzeko. Kale azoka horretarako erraztasunak ematera dator, beti ere, era seguru batean. Gel hidroalkoholikoak postu bakoitzaren sarreran jarri dituzte eta pilaketak ekiditeko eskatu dute.
Postuek 14:00etan ateak itxiko dituzte, 17:00etan berriz zabaltzeko. 20:00ak arte egongo dira zabalik. Halere, gaur erosteko aukera ez duenak, jakin, azokan salgai jarritako produktuak dendetan eskuragarri egongo direla udazkenean ere.