'Erase una vez... Euskadi' Legazpin ere grabatu da
Manu Gomezek zuzendutako 'Erase una vez... Euskadi' filmeko hainbat eskena grabatzen aritu dira asteburuan, Legazpin.
Manu Gomezek zuzendutako eta Canica Films-ek ekoitzitako Erase una vez… Euskadi filma grabatzen aritu ziren larunbatean zehar Legazpin, Haztegi ikastolan eta inguruan hain zuzen. Filma 1985eko Euskal Herrian kokatzen da; eskola amaitzear da eta 12 urteko Marcos, Jose Antonio, Paquito eta Toni uda iristeko irrikitan daude.