Maider Zabalegiren kontzertua ikusteko sarrerak, agortuta

Gainerakoentzat, Goierri Telebistak kontzertua grabatu egingo du eta Beasaingo Udalaren Youtubeko kanalean eskegiko dute datorren astean.

Maider Zabalegi izen artistikoa erabiltzen du orain oiartzuarrak. // M.Z.

Maider Zabalegik gaur iluntzean eskainiko duen kontzertu akustikorako sarrera denak banatu dira, zehazki, 36. Igartzako jauregian izango da kontzertua, 22:00etan. Edukiera arazorik ez izateko, aldez aurretik eskatu behar ziren sarrerak Internet bidez. Gainerakoentzat, Goierri Telebistak kontzertua grabatu egingo du eta Beasaingo Udalaren Youtubeko kanalean eskegiko dute datorren astean.

Igartza Musika Programaren barruan antolatutako kontzertua da, Beasaingo Udalak sustatua. Programaren asmoa «alor,estilo eta joera» anitzeko musika emanaldiak eskaintzea da, beasaindarrak «musikara erakarri eta gerturatzeko». Egitasmoak laugarren urtea du, eta udalak eustea erabaki du egoera zaila izan arren.

‘Bidean’

Zabalegik bere bakarkako bigarren diskoa aurkeztuko du, Bidean. Iaz kaleratu zuen diskoa. Letra «oso pertsonalekin» egindako abestiak jasotzen ditu, askotariko gaien ingurukoak: maitasuna, gaixotasuna, kartzela…

Zabalegik ibilbide oparoa eta luzea du musika munduan. Alaitz eta Maider bikotea osatu zuen, eta egun bakarka dabil.

HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa