37 kasu atzeman dira asteburuan eta 900 positiboren langa gainditu da

Azken bi asteetan ehun kasu baino gehiago atzeman dira; Zegaman kasu bat zenbatu dute, abuztutik lehena

37 kasu gehiago atzeman dira asteburuan Goierrin: Ordizian, zortzi: Zumarragan, zazpi; Beasainen eta Urretxun, seina; Legazpin, lau; Lazkaon eta Legorretan bina; eta Itsasondon eta Zegaman, bana. Aipagarria azken hau, abuztuaren 12az geroztik lehena baita.

Atzoko eguna izan zen bereziki txarra, hamazazpi kasu baieztatu baitziren. Irailaren 3tik ez dira sekula horrenbeste kasu berri atzeman egun bakarrean. Azken bi asteetan 125 gaixo detektatu dira.

917 dira martxotik honako gaixotutako goierritarrak, nagusiki, ordiziarrak, zumarragarrak eta beasaindarrak. Asteburu honetan bi hilabete bete dira, egunero egunero, gutxienez, kasu bat atzeman dela eskualdean.

  Kasu berriak: Denera:
Altzaga   1
Arama   5
Ataun   5
Beasain 6 160
Ezkio eta Itsaso   8
Gabiria   5
Gaintza   2
Idiazabal   11
Itsasondo 1 14
Lazkao 2 53
Legazpi 4 83
Legorreta 2 30
Mutiloa   5
Olaberria   3
Ordizia 8 245
Ormaiztegi   14
Segura   10
Urretxu 6 80
Zaldibia   9
Zerain    
Zegama 1 21
Zumarraga 7 153
GOIERRI 37 917
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa