Barandiaran Bekarako proiektuak aurkezteko epea zabalik
Barandiaran Fundazioak 2021eko beka deialdia zabaldu du, etnologia arloko proiektuei bideratuta. Azaroaren 30era arteko epea dago lanak aurkezteko.
Jose Migel Barandiaran Fundazioak gaur zabaldu du 2021eko Barandiaran Bekaren deialdia. Etnologia arloko proiektuak aurkeztu daitezke, eta epea 2020ko azaroaren 30ean amaituko da. Azken urteetan bezala, fundazioak “ikertzaile gazteei zein hasiberriei” eman nahi die lehentasuna. Horrez gainera, taldeak aurkeztuko balira, “hauen parekidetasuna bermatzea ere funtsezkoa” izango dela azaldu dute.
Bekaren zuzkidura 10.000 eurokoa izango da eta bekaren jasotzaileak urtebeteko epea izango du lana garatzeko; epaimahaiak abenduaren 31 baino lehen emango du ebazpenaren berri.
Oinarriak Barandiaran Fundazioaren webgunean kontsulta daitezke.