Haurren eskolaratzeaz hitzaldia egingo dute Legazpin
'Haurrak ere bai!' familia sareak antolatu du, hilaren 23rako. Izena aurrez eman behar da.
Ikasturte hasiera zeresan ugari ematen ari da, eta ‘Haurrak ere bai!’ familia sareak, gai hori lantzeko hitzaldia antolatu du. Haurren eskolaratzea koronabirus garaian izenburupean, urriaren 23an egingo dute, 18:00etan, Legazpiko Kultur Etxean. Toki kopurua mugatua izango da (32 lagun), eta bertan parte hartu nahi dutenek, aurrez eman beharko dute izena, mizelioug@gmail.com helbidera mezu bat bidalita.