EH Bildu Bikuñako bizilagunekin bilduko da gaur Lekanazpin
POLITIKA // EH Bilduk auzoetan bilerak egingo ditu kezkak, proposapenak eta iradokizunak jaso eta horiek udaletxera helarazteko. Lehenengo bilera gaur bertan izango da, Bikuñako auzotarrekin, 18:00etan Lekanazpi elkartean. Hurrengoak hilaren 14an izango dira, 18:30ean, Hegialdekoekin Domingo Agirren, eta Telleriarte eta Brinkolakoekin Arrizabal elkartean. Oraindik zehazteke dago, San Inazio, San Martin eta San Joseko auzokoen bilera.













