'Hip-hip urri!' tailer artistikoa ostiralean Ardixarra Etxean
SEGURA // Ardixarra Etxeak haur zein helduentzako esperientzia artistikoa antolatu du ostiralerako. Arte garaikidea oinarri izango du tailerrak eta bi saio egingo dituzte: 16:45etik 18:00etara eta 18:30etik 19:45era. Plazak mugatuak dira eta, beraz, izena eman behar dute interesdunek 943 31 04 61 deituta edo ikertze@ikertze.net helbidera idatzita.













