Ane Mintegi Roland Garros Juniorretik kanpo geratu da
IDIAZABAL// Ane Mintegi tenislari idiazabaldarra Roland Garros Juniorreko binakako txapelketatik kanpo geratu da bigarren itzulian. Victoria Jimenez Kasintsevak eta Mintegik 6-3 eta 6-1 galdu dute Julie Belgraver eta Celia Belle Mohr bikotearen aurka. Banakako Roland Garros txapelketan Mintegi lehenengo itzulian kanporatu zuten. Alexandra Vecic-en kontra galdu zuen 6-4 eta 6-3.












