Ataunen 'Deposituak bete' dinamikako bazkaria dute bihar
ATAUN // Etxeraten Deposituak bete dinamikarekin bat eginez, bazkaria antolatu dute biharko Ataunen. San Gregorio auzoko Zelai pilotalekuan da. Urrunduta dauzkaten euskal presoak bisitatzera joateko bidaietarako laguntza ekonomikoa biltzea da Deposituak bete dinamikaren funtsa, ekainean aurkeztu zutenetik. Urtean 1,5 milioi euroren gastua egin behar izaten dute senideek bisitatu ahal izateko, gehiena erregaitan.












