Aurreko ikasturtean euskara ikasi zutenei laguntzak Olaberrian
OLABERRIA // 2019-2020 ikasturtean euskara ikasteko ikastaroetan ibili ziren olaberritarrentzat diru laguntza atera du Olaberriko Udalak. Eskaera udaletxean egin behar dute, urriaren 31 baino lehen. Asistentzia edo aprobetxamendua altua izan badu (%80koa), klaseen prezioaren %90erainoko laguntza jaso ahalko du, pertsonako gehienez 800 euro.













