'Paperezko zirkua' ipuin kontaketa saioa urriaren 15ean
IDIAZABAL // Urriaren 15ean Paperezko zirkua izeneko ipuin kontaketa saioa egingo da udaletxeko areto nagusian. Aforoa mugatua izango denez izena eman behar dute haurrek urriaren 14a baino lehen liburutegian. 4 urtetik gorako haurrentzat izango da saioa, gurasorik gabe. Bi saio antolatu dituzte: 17:00etan eta 18:00etan.
Musukoa jantzita eramatea beharrezkoa izango da.













