Ordizia Rugby klubak logotipo berria eta jokorako jantziak aurkeztu ditu

Jantzien aurkezpenaren ondoren, jardunaldi bikoitza ziren jokatzeko gaur arratsaldez Altamiran, baina Ampoeta 23 urtez azpikoen partidak bertan behera geratu dira

Ordizia Rugby klubak irudi berria aurkeztu du aste honetan, eta atzo arratsaldean taldeek jokorako erabiliko dituzten jantziak erakutsi zituzten Barrena parkean. Errugbi elkartearen irudi berriak “taldearen baloreak biltzen ditu”, diseinatzaileen esanetan. Orain arteko logotipoaren aldean “elementu gutxiago ditu eta zabaldu nahi den mezuarekin koherentzian daudenak mantendu dira”.

Gaurko bi partidak bertan behera
Gaur arratsalderako jardunaldi bikoitza zegoen aurreikusita Altamira zelaian, baina bertan behera geratu dira nagusien Ampo Ordiziak eta Getxok jokatu behar zuen partida, eta 23 urtez azpiko Ordiziako taldeak Sarako Izarraren aurka jokatu behar zuena.

 

HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa