Carr, guztien gainetik
Nippo Delko txirrindularia bakarrik helmugaratu da. Murphyk eta Anaconak osatu dute podiuma. Cuadrado, lehen euskal herritarra.
Ordiziako 97. Klasika Simon Carrek bereganatu du. Abaltzisketako bosgarren eta azken igoerako azken metroetan erasoa jo du eta inork ezin izan dio segi. 36 segundoko errentarekin helmugaratu da. Kyle Murphyk, Winner Anaconak eta Jefferson Cepedak egin dute atzetik.
Proba oso gogorra izan da. Eguraldia hotza eta hezea izan da eta, gainera, abiadura handia izan da. Ihesaldia osatzeko lehia handia izan da eta erasoari erasoarekin erantzuten zioten. Indarrak parean zeuden eta inork ezin zuen talde nagusia nagusia hautsi. Halere, aleka-aleka, talde nagusia geroz eta txikiagoa zen. Azken itzulian 30 bat txirrindulariko tropela zen. Caja Ruralek hartu du kontrol lanak egiteko ardura, eta Cepedak liderrak Altzorako igoeran erantzun egin du. Erasora jo du, baina ezin izan du baina aurkari zailek jarraitu diote. Abaltzisketako lehen maldetara boskote bat iritsi da: Carr, Murphy, Anacona, Ledanoiz eta Cuadrado. Herio batean igo dute malda, eta taldea ez zela hautsiko zirudienean, mendateko pankartapean, Carrek ihes egitea lortu du. Jazarpen proba hasi da orduan, baina 22 urtreko ingelesa indartsuena izan da.
Sailkapenak: | |
Nagusia: | |
1: | Simon Carr (Nippo Delko) |
2: | Kyle Murphy (Rally Cycling) |
3: | Winner Anacona (Arkea Samsic) |
4: | Jefferson Cepeda (Caja Rural – Seguros RGA) |
5: | Unai Cuadrado (Euskaltel Euskadi) |
Mendia: | |
1: | Julen Amezketa (Caja Rural – Seguros RGA) |
Tarteko esprinta: | |
1: | Matis Louvel (Arkea Samsic) |
Lehen EH: | |
1: | Unai Cuadrado (Euskaltel Euskadi) |
23 urtez azpikoa: | |
1: | Simon Carr (Nippo Delko) |
Taldekakoa: | |
1: | Arkea Samsic |