Herri Eskola egin du Goierriko Ikasle Abertzaleak taldeak Lazkaon
"Jai egun arrotza" baliatuko dute "lan sindikala eta autodefentsa sareen inguruan hausnartzeko eta formakuntzan sakontzeko"
Gaur, urriaren 12a, “hispanitate eguna” dela eta, Herri Eskola egin du Goierriko Ikasle Abertzaleak taldeak Lazkaon. “Jai egun arrotza” baliatuko dute “lan sindikala eta autodefentsa sareen inguruan hausnartzeko eta formakuntzan sakontzeko”. Honela, “Euskal Eskola Nazionala ipar!” hartuta, “jai egun arrotzei intsumisioa” egin die ikasle abertzaleek.