Jarraitu Ordiziako Klasikoa zuzenean
Hasi da Ordiziako 97. Txirrindularitza Klasikoa. COVID-19a dela eta, neurri bereziekin egiten ari da aurten, eta irteeran eta helmugan ez da publikorik izango.
Uztailean ezin izan zuten egin, baina Ordiziako Txirrindularitza Klasikoaren antolatzaileek eutsi egin nahi izan diote urteroko hitzorduari. Dataz aldatuta eta neurri bereziekin egin behar izan dute, ordea. Ez irteeran eta ez helmugan, ez da publikorik izango, eta sari banaketa ere, Beti Alai pilotalekuan egingo dute.
Goizeko 10:00etarakoi minutu batzuk falta zirela ebaki dute zinta, aurten kiroldegian egin den ekitaldian. Bertan, aurtengo urtarrilean hil den Jose Maria Insausti omendu dute. Ordiziako txirrindularitza munduari lotuta egon da Insausti 70eko hamarkadatik. Peña Juarezeko lehendakari izan zen, eta hainbat proba antolatzen jardun zuen urte askoan. 1977tik, Ordiziako Klasikoaren antolakuntzan aritu izan zen. Epaile bezala ere jardun zuen hainbat proba ezagunetan, tartean Euskal Herriko Itzulian edo Donostiako Klasikoan. Insaustiren senideei agurra egin diete senideek, eta lore sorta eman eta gero, haiek ebaki dute lasterketaren hasierako zinta.
Hamarretan puntuan eta euri langarrarekin abiatu da txirrindulari tropela, 165,7 kilometroko ibilbidea osatzeko asmoz. Azken urteetako ohiko ibilbidea osatuko dute, Abaltzisketako gaina (3. mailakoa) bost aldiz igota; Altzoko gaina ere (3. maila) igoko dute bi alditan. Proba 14:00ak alderako bukatzea espero dute antolatzaileek. Bitartean, zuzenean jarraitu daiteke, streaming bidezko emisioan:
Eguneko argazki bilduma: