Udalak 'Txakur lagun' eta 'Txakur zaindari' zigiluak banatuko ditu merkatarien artean
Txakur eredugarri programaren baitan merkatarien eta txakurren arteko harremanak erregularizatu nahi dituzte
Beasaingo Udalak Txakur lagun eta Txakur zaindari zigiluak banatuko ditu herriko merkatarien artean. Lagun izateak txakurrekin denda barrura sar daitekela esan nahi du, eta gometxa berdearekin identifikatuko dira. Zaindariek, berriz, atarian txakurrak uzteko gunea izango dute eta naranjaz identifikatuko dira.
Txakur Eredugarri Programaren ataletako bat da merkatariena. Asmoa txakurren eta herritarren arteko bizikidetza lortzea da, eta maskotarekin lasai egin ahal izatea da zigiluekin lortu nahi dena.
Jabeak arduratsuak izateko lanetan, datorren astean jabe eredugarri formakuntza eskainiko du Kangune zentroak. Urriaren 20an hasiko dira saioak, eta www.beasain.eus webgunean eman behar da izena.