Udalak airearen kalitatea ona dela baiztatu du
EH Bilduk salatu zuen urriaren 5ean airearen kutsadura maila Europako okerrenetakoa izan zela. Udalak erantzun dio neurketak ez direla larritzekoak
Beasaingo Udalak airearen kalitatea ona dela dio. Kutsadura maila ez dela “larritzekoa” eta Eusko Jaurlaritzaren tekniko eskudunek hala “ziurtatzen” dutela esan dute.
EH Bilduk salatu zuen urriaren 5ean, arratsaldean, Beasaingo airea Europako kutsatuenen artean egon zela.
Ba al zenekien, urriaren 5 astelehen arratsaldean, Beasaingo airea, Europako kutsatuenen artean egon zela?
— EH Bildu Beasain (@beasain_bildu) October 6, 2020
Zein da horren arrazoia edo/eta arduraduna? pic.twitter.com/eMq7MwQCot
Beasaingo Udalak koalizio abertzaleari leporatu dio “zorroztasunik gabeko jokabide arduragabea” izan dutela. “alderdikeriak bultzatuta horrelako jokabideek erakundeen sinesgarritasuna jartzen dute ataka larrian, mezu okerrak zabalduz eta herritarrak alferrik kezkaraziz”.
Gaurko airearen kalitatea “ona” da www.aqicn.org webgunearen arabera.