'Le jeune Karl Marx' filma eskainiko dute gaur gaztetxean
KULTURA // Karl Marx txikia filma botako dute Beasaingo gaztetxean gaur, 17:00etan. 1844. urtean Parisen kokatutako filma da. Orduan ezagutu zuen Marxek Engels, Britainia Handiko langile klasearen sorrera ikertzen ari zen filosofoa. Hari horri tiraka Manifestu Komunista idatzi zuten. Raoul Pecken filmak prozesu hori narratzen du. Edukiera mugatua denez, garaiz gerturatzeko eskatu dute.













