Laburbirak euskarazko 9 film labur ekarriko ditu Ordiziara
Hitzaro Euskara Elkartearen eskutik etorriko da, Ordiziako Herri Antzokira, Topaguneak antolatzen duen Laburbira
Euskaltzaleen Topaguneak 17. urtez jarri du martxan Laburbira egitasmoa. Euskarazko 9 film labur eskaintzen ari dira, herriz herri, eta hil honen 29an iritsiko dira Ordiziara, Hitzaro Euskara Elkartearen eskutik. Egitasmo hau martxoan zen hastekoa, baina koronabirusaren pandemia tarteko, udazkenera atzeratu behar izan zuten.
Euskarazko ikus-entzunezkoen aktibazioan eragin eta euskarazko egileen sormena bultzatzeko asmoz sortu zuen Topaguneak egitasmo hau, duela 17 urte. Geroztik, dozenaka euskal egileren lanak ikusteko aukera izan da Euskal Herri osoko antzokietan. Aurten ere, bederatzi egile edo talderen lanak ikusteko aukera izango da: