'Ataun of the dead' trilogia, ostegunean Ormaiztegin
Zumalakarregi Museoak antolatuta, Katihotsak taldearen bi laburmetrai eskainiko dituzte etzi, zuzendaria bertan dela. Izena aurrez eman behar da.
Ataun of the dead trilogiaren bi film labur proiektatuko dituzte ostegunean Zumalakarregi Museoan. Katihotsak elkarteak egindako proiektua da eta Zumalakarregi zonbi moduan berpiztu dute ikus-entzunezkoetan. Proiekzioaz gain, Beñat Iturrioz zuzendariarekin solasaldia izango da. Izena ematea derrigorrezkoa da eta doako ekintza izango da.