Bertso final onaren zaporea hartu dute
Maide Garmendia (ezkerretik 3.a) eta Hodei Munduate (5.a) bertsolari zaldibiarrek ostiralean Azkoitian kantatu zuten Gipuzkoako Eskolarteko Bertsolari Txapelketaren finalean. Euskal Herriko finalerako txartela damaiten lehenengo bi postuetan sailkatu ez arren, oro har saio ona eta dotorea osatu izanaren partaide badira. Garmendiak azkeneko urtea zuen Eskolartekoan, Munduate aurten ere saiatuko da. Aner Peritz zarauztarrak jantzi zuen Gipuzkoako txapela, eta harekin batera Naia Arrizabalaga bigarrena izango da Euskal Herriko Eskolartekoaren finalean, azaroaren 14an, Abadiñon (Bizkaia).













