Gizarte Etxeko tabernaren emakida kontratatzeko epea
ORMAIZTEGI // Gizarte Etxeko ostalaritza zerbitzua, hau da, tabernaren emakida kontratatzeko epea zabaldu du Ormaiztegiko Udalak. Azaroaren 4a baino lehen aurkeztu behar dituzte eskaintzak interesdunek. Informazio zabalagoa eskuratzeko, udaletxeko bulegoetara jo behar dute eskatzaileek asteazkenetik ostiralera, 09:00etatik 10:00etara bitartean, edo udaletxeko telefono zenbakira deituta.













