Herriko margolari gaztetxoei sariak
Legazpiko Arkatza elkarteak haurren marrazki lehiaketako sariak banatu ditu. Saridunen lanak ikusgai izango dira hilaren 30era arte.
Arkatza elkarteak antolatutako haurren marrazki lehiaketak baditu saridunak. Joan den ostiralean eman zituzten jakitera sarituen izenak, lehiaketara aurkeztutako lanen erakusketa irekitzearekin batera; erakusketa hilaren 30era arte egongo da ikusgai kultur etxean. Lehen Hezkuntzako 1. eta 2 mailako A kategorian, Igor Anduetza, Irati Azpiroz eta Paule Montero izan dira lehen hirurak, hurrenkera horretan; 3. eta 4 mailakoen B kategorian, Ilena Lopez, Alaitz Agirre eta Nora Escudero izan dira sarituak; eta 5. eta 6. mailakoen D kategorian, Naroa Alberdi, Carla Lopez eta Arene Pinto.