Pandemia ala sindemia?
Koronabirusa pandemia baino sindemia dela diote hainbat adituk, osasun krisiaz haratago, ingurumen edo gizarte krisiak ere agerian utzi dituelako. Elhuyarreko Ana Galarragaren aste honetako analisia.
The Lancet aldizkari mediko ospetsuaren arabera, bizi dugun egoera ez da pandemia bat, sindemia bat baizik. Alegia, krisi ezberdinen batura. Izan ere, COVID-19ak ez du osasun krisi bat bakarrik ekarri, agerian utzi ditu aurretik bizi genituen beste hainbat krisi, esaterako, ingurumen edo eta gizarte krisiak. Ana Galarraga Elhuyarreko zientzia dibulgatzaileak eman dizkigu azalpenak.