Errigorako saskiak eskatzeko epea bihar zabalduko da
EUSKARA // Errigorako saskia nahi duenak bihartik aurrera eskatu behar du, Beasaingo Herri Dendan. Ostiraletan 17:00etik 19:30era eta larunbatetan 10:30etik 13:00era dago zabalik. Hiru saski desberdin daude: betikoa 55 euro balio du eta korrikako katilua opari, ekologikoa 65 euro eta Seaskako egutegia opari eta berezia 75 euro eta D ereduaren haziak opari. Nafarroa hegoaldeak propio dituen produktuekin eginda daude saskiak. Azaroaren 12an amaituko da eskaera epea.













