Idiazabalgo hilerrira bisitak aurreratzea eskatu du udalak
IDIAZABAL// Santu Guztien egunean hilerrian jende pilaketak saihesteko jarraibideak azaldu ditu Idiazabalgo Udalak: Gehienez ordubeteko bisita egin ahal izango da eta gehienez ere 6 pertsonako taldeak izango dira. Musukoa uneoro eraman behar da. Udalak herritarrei ahal dela bisita horiek aurreratzea edo ezordutan joatea eskatu die .












