Deskontu bonu gehiago ordiziarrentzat
Hirugarren sektorea sustatzeko helburuarekin abiatu dute 'Ordizia Bizi Herria' kanpaina berriz ere. Ordiziarren postontzietan utzi dituzte dagoeneko deskontu bonuak.
Urriaren 28ko kanpainaren aurkezpena // Ordiziako Udala Herriko merkatariak eta ostalariak bultzatzeko asmoarekin banatu ditu Ordiziako Udalak deskontu bonuak. Ordiziako etxebizitza guztietara banatu dira, guztira 4.650 bonu. Ostegunean banatu zituzten deskontu txartelak, etxeko postontzietan utziz. Adur Ezenarro alkatearen hitzetan, ordiziarrek egin dezaketen onena herrian kontsumitzea da: “horregatik dei egiten diegu herritarrei deskontu bonu hauek erabiltzeko atxikita dauden establezimenduetan”.
Herritar bakoitzak 20 euroko deskontua izango du. Bonu bakoitza lau zatitan banatuko da, beraz, 20 euroak 5 euroko lau tandatan erabili ahalko dira. 15 euroko balioa duen erosketara iritsiz gero 5 euroko deskontua lortuko da. Hala ere, deskontu bonuak bakarka, binaka, hirunaka edo denak batera erabili daitezke. Bezeroek abenduaren 31a arte izango dute bonu hauek erabiltzeko aukera.
Eraskusleihoetan kanpainaren ikurra duten establezimenduetan bakarrik erabili ahalko dira.
Jarraian, behin behineko zerrenda:
Foto Ordizia, Ediren Bidaiak, Hidalgo Bitxitegia, Alonso Burdindegia, Galdeano Burdindegia, Amaren, Casa Arrieta, Drogueria Arrieta, Otegi Armategia, Kixmi, Lekuona Osagarriak, Kris Kras goxoki denda, Nahikari goxokidenda, Gaes Ordizia, Barne Berrikuntzak, Marta, Biñaspre, Josune Estetika Zentroa, Lirain, Suquia Etxetresna elektrikoak, Zazpi arte, Gofi Berri, Aiztur ileapaindegia, Mirentxu, Alazne ileapaindegia, Amaia ileapaindegia, Barberia Irene, Barberia Maider, Bret ileapaindegia, Deido ileapaindegia, Estibalitz Ruano Matxain ileapaindegia, Jos-Bel, Josune&Klaude, Maitane Estilismo, Bossa Nova, Maos, Bi Love, El Kilo, GÊE, Imana, Intersport Urrutia, Kutixi, Lua, Ness, Palomo Jantzidenda, Porfirio Fernandez, Romero Jantzidenda, Serendipity, Vicuña Confección, Vicuña Sport, Titare, Librería Manso, Luberri Loradenda, Muget Loradenda, Crehuet Loteriak, Arantxa Mertzeria-Lentzeria, Irurena Mertzeria-lentzeria, Lena, Olatz Mertzeria, Calzados Agirre, Oskarbi oinetakoak, Goen optika, Multioptikas, Gudin taberna, Kantoi, Kikoenea, Pottoka, Tximista, 19|90 Gastroteka Ordizia, Egun On Kafetegia, Etxetxo taberna, Ibai, Ilunpe taberna, La Paz taberna, Leizea, Martinez, Miami Jatetxea, Olano, Sarri taberna, Sugar, Urdin, Tintoreria Leiker, Sasoien, Peluqueria Manolo, Gurutze Ileapaindegia.













