Jende pilaketarik ez Santu Guztien egunean
Zendutako senitartekoei lore eskaintza egiteko eguna da gaurkoa, azaroaren 1a. Hala ere, bizi dugun egoera sanitarioa dela-eta, udalek hainbat segurtasun neurri hartzeko eskatu dute.
Idiazabalgo hilerria gaur eguerdian. Santu Guztien eguna ospatzen da gaur. Ohiturak dioenaren arabera, zendutako senitartekoei lore eskaintza egiteko eguna da. 2020an, ordea, gainontzeko ekitaldi guztiekin egin den moduan, argibideak eman dira herritarron segurtasuna bermatzeko. Hilerri guztietan kartel informatiboak jarri dira. Bertan, pilaketak ekiditeko gomendioak idatzi dituzte. Horrez gain, hilerrira gaur joan ordez, astean zehar joateko deialdia egin dute agintariek, aurtengo osasun egoera dela-eta. Kanposantu askotako sarrera-irteeretan udaltzaingoak egon dira edukiera neurtzen. Orokorrean, hilerrira joan direnek ordubeteko epea izan dute lore eskaintza egiteko. Loreez gain, hidrogela ere oso presente egon da hobitegian. Horma-hilobietara igotzeko eskailerak partekatuz gero, erabili baino lehen eta ondoren desinfektatzea gomendatu dute hainbat herrietako arduradunek. Hori horrela, ur iturriak arduraz erabiltzeko ere eskatu dute.
Covid-19ari lotutako osasun neurri orokorrak betetzea derrigorrezkoa izan da. Hala nola, musukoa uneoro jantzita eramatea, segurtasun tarteak errespetatzea edota gehienez sei pertsonako taldeak elkartzea.
Idiazabalen, bestalde, joandako herritarrei eskainitako hilerriko plakak berritu dira. Iosu Baezenak dira bertan jarri diren hitzak:
#Zaldibia jende pilaketarik gabeko eguna hilerrian. pic.twitter.com/liwDZCOBR2
— Zaldibiako Udala (@zaldibiaeus) November 1, 2020













