Aldasorok alkatetza aurrekontua onartzean utziko du
POLITIKA // Aitor Aldasorok 2021eko udal aurrekontua onartzean alkatetza utziko duela iragarri du. «Garrantzizkoa iruditzen zait lanketa txukun egitea», dio. Bitartean, presarik ez duela aitortu du. Gainera, Legebiltzarrean lan karga handirik ez duela azpimarratu du eta bi karguak ongi uztartu ditzakeela. Egun zehatzik, ordea, ez zuen esan, «ez dugulako». Udalbatzak onartu behar du Aldasoro eta Artolaren arteko aldaketa.













