Izpar dendan egin daitezke Errigoraren eskaerak, 12ra arte
IDIAZABAL // Errigoraren udazkeneko kanpaina martxan da. Saskien eskaera egin daiteke hilaren 12ra arte. Idiazabalen, Izpar dendan egin daiteke. Nafarroa hegoaldeko euskalgintzara bideratuko da jasotakoaren % 25a. Aurten saskien balioari 5 euroko gehigarria jarri diote zuzenean AEKri, Seaskari eta Sortzeni emateko.













