Dariok 22-7 irabazi dio ataundarrari. Errioxarrak Iker Irribarria aramarraren aurka jokatuko ditu final-laurdenak datorren asteburuan.
Lehen Mailako Banakako pilota txapelketan debut eguna izan zuen atzo Iraitz Zubizarreta ataundarrak, etxean, Ataungo Auzoeta kiroldegian. Ataungo aurrelaria partidari eusten saiatu zen arren, Dario errioxarrak min handia egin zion hasieratik sakearekin; guztira zazpi tanto lortu zituen sakearekin. Abantaila Darioren aldekoa izan zen une oro eta Zubizarreta III.a lau tantora jarri zen 11-7koarekin, baina hortik aurrera aurrelari errioxarra bakarrik sartu zuen. 22-7 irabazita, Dariok Iker Irribarria aramarraren aurka jokatuko ditu final-laurdenak datorren asteburuan.
Iraitz Zubizarretaren esanetan, Dariok merezimendu osoz irabazi zuen partida.