Odolkia izan da protagonista Beasaingo azoka berezian
Hilabeteko lehenengo larunbateko azoka berezia egin dute gaur Beasainen. Jende asko ibili da gaur. Saltzaileak pozik izan dira.
COVID-19rik izan ez balitz, egun handia izango litzateke gaur Beasainen: odolki lehiaketa eta horren inguruan elkartzen den jendetza eta sortzen den giroa. Hala ere, eta larunbateko azoka berezia gaur zenez, odolkiari protagonismo berezia eman diote gaur Beasainen. Azken urteetako Beasaingo Odolki txapelketa irabazi duen Olano harategiko odolkiak saltzen aritu ziren. Odolki garai bete-betean, herritarrek ilarak osatu dituzte odolkiak erosteko.
Gainerako postuetan ere ohi baino jende gehiago ibili da gaur. Saltzaileak harrituta eta pozik agertu dira.
Beste postu berezi bat ere izan da gaur Loinazko San Martin plaza azpian. MoHerri taldearena. Tabernak itxi dituztenez, azokara atera dituzte itsulapikoak eta kamisetak.























