Argazki rallyko sari ematea eta Euskaraldiko saioa
Ataunen gaur hasiko den asteburu luzean ekitaldi gehiago ere badira, kulturari dagokionez. Euskaraldia bihar zortzi hasiko da, eta, girotzeko, Xabier Artiedak Txor-txor bakarrizketa umoretsua egingo du. Sarrera doan da, Herri Antzokian, bihar 19:30ean. Euskaraldian izena emateko aukera egongo da, eta txapak banatuko dituzte.
Larunbatean, berriz, Ataungo 16. Argazki Rallyko sariak emango dituzte, antzokian, 12:00etan. Urriaren 4an ibili ziren argazkizaleak herrian.













