Jentilbaratzak etxera bidaliko du 'Mitoak bizirik' egutegia
ATAUN // Beste urtebetez, horma-egutegia atera du Ataungo Jentilabaratza kultur elkarteak, mitologian oinarritutako pertsonaien eta herriko parajeen argazkiekin. Aurten, Interneten erosteko aukera jarri du (jentilbaratza.eus), eta etxera bidaliko dute. 5 euro da Mitoak bizirik egutegia, bidalketa gastuekin 8.












