'#Outfit' dantza ikuskizuna bihar Herri Antzokian
ORDIZIA // Bihar, ostirala, Mou Dansa Valentziako konpainiaren #outFit dantza ikuskizuna izango da Ordiziako Herri Antzokian, 17:00etan. Modaren industriarekin lotutako ikuskizuna da. Ikuskizuna SETEM Hego Haizea, Calcuta Ondoan eta Ikertze Kultur Elkarteak Ordiziako Udalarekin batera abian jarritako Harimakila-tik ihesi proiektuaren barruan dago. Sarrera doakoa da. Gonbidapenak Barrenan banatuko dira.













