Euskarak hartu du Beasaingo aginte makila
BEASAIN // Mariren bisita izango dute beasaindarrek gaurkoan. 12:00etan helduko da, Euskaraldia beasaindar guztien artean zabaltzera. Txapak eta ttanttodun bandera ekarriko ditu eta Zubimusu plazako Ikurriña ordezkatuko du. 2.000 ahobizi eta belarriprest baino gehiago batu dira Euskaraldira Beasainen. Txapa jaso ez duenak irekiera ekitaldian izango du berea eskuratzeko aukera.













