GKSk manifestazioa antolatu du biharko, Bideluze plazatik
BEASAIN // Gazte Koordinadora Sozialista «burgesiaren zuzeneko diktaduraren» aurkako manifestazioa egingo du bihar, 18:30etik aurrera, Bideluze plazatik abiatuta. Maskara eramateko eskatu dute eta distantziak zaintzeko. Antolatzaileek diote «gero eta argiago» geratzen ari dela «salbuespen egoera honen helburua zibilizazio totalitario baterako baldintzak sortzea dela».













