Bertso saioa egingo dute Idiazabalgo elizan igandean
IDIAZABAL // Datorren igandean, azaroaren 29an, bertso saioa izango da Idiazabalgo San Migel elizan. 18:00etan hasiko da. Bertsolariak German Urteaga, Ma-ddi Aiestaran, Iker Zubeldia, Oihana Iguaran, Iban Urdangarin eta Eneko Araiztegi izango dira eta gai jartzaile lanetan, berriz, Gorka Araiztegi ariko da. Aldez aurre izena ematea derrigorrezkoa zen eta dagoeneko plaza guztiak hartuta daude.












