Euskal presoen alde 1.032 kilometro egin dituzte Ordizian
ORDIZIA // Bidea gara bidean gaude ekimenean parte hartu duten guztiei eskerrak eman dizkie Ordiziako Sarek. Larunbatean 134 lagunek parte hartu zuten Ordizian, eta guztira 1.032 kilometro egin ziren. Dena den, gogoratu dute bidea ez dela hemen amaitzen, eta «preso, iheslari eta deportatuen etxeratzea lortu arte lanean jarraitu» behar dela. Gauzak horrela, Izan bidea aplikazioa telefonora jaisteko gonbita luzatu dute, egindako txirringa ibilbideak eta korrika saioak bertan kontatzeko. Bukatzeko gogorarazi dute, presoen aldeko elkarretaratzea deitu dutela gaurko, Plaza Nagusian, 20:00etan.













