Hiru sektorek egin dute bat manifestazioan
Goierriko ostalariek, merkatariek eta zerbitzuek manifestazioa egin zuten larunbatean, pandemia dela eta sektoreek bizi duten egoera salatu eta laguntzak eskatzeko. Hiru herri lotu zituen protestak; Lazkaotik irten zen lehenengo taldea eta Beasaingo plazan Beasaingo manifestariekin bat egin zuten. Bertatik Ordiziako plazara abiatu ziren. Antolatzaileek jakinarazi dutenez, aste honetan hainbat udalekin bilerak izango dituzte egoeraren inguruan hausnartzeko. Datorren asteburuan ere mobilizatzera deitu dituzte herritarrak: abenduaren 5ean, 18:00etan, Ordiziako plazatik Beasaingo plazara izango da manifestazioa, Goierriko ostalaritzaren, merkataritzaren eta zerbitzuen alde.












