Museoak birtualki bisitatzeari buruzko hitzaldia Youtuben
ORDIZIA // KZguneak zuzeneko hitzaldiak egiten ditu astero Youtube-ko KZguneaTIC kanalaren bidez. Aste honetan jorratuko duten gaia Egin itzazu bisita birtualak munduko museorik onenetan izango da. Gaur gazteleraz izango da, 11:00etatik 11:30era, eta ostegunean, abenduaren 3an, euskaraz, ordu berean. Hitzaldi guztiak ikusgai jartzen dituzte kanalean.













