Gabonetako margo lehiaketarako lanak entregatu daitezke
AISIA // Beasaingo Udaleko Kultura Sailak antolatzen duen gabonetako margo sariketa zabalik dago. Beasainen bizi diren Lehen Hezkuntzako haurrek har dezakete parte. Lan bakarra aurkeztu dezakete. Euskarria edozein izan daiteke baina irudia koloretan izan behar da eta formatu horizontalean. 20 saritu izango dira eta garaile bakoitzak 40 euroko bonu bat jasoko du. Lanak online entregatu behar dira. Horretarako esteka Hitzaren webguneko albistean dago.













