2021eko egutegiak banatuko dituzte bihartik aurrera

Igartzan, Usurbe Antzokian, liburutegian, azokan etaplaza azpian banatuko dituzte

Beasaingo Udalak egindako 2021. urteko egutegiak bihartik aurrera banatuko dituzte. Aurtengoan bost banaketa puntu jartzea erabaki dute pilaketak ekiditeko: Igartzako informazio bulegoan, Usurbe Antzokian, liburutegian, azoka berezian eta plaza azpian.

Igartzako informazio bulegoan abenduaren 5etik urtarrilaren 6ra
Usurbe Antzokian abenduaren 5etik urtarrilaren 6ra
Udal liburutegian abenduaren 5etik urtarrilaren 6ra
Biharko azoka berezian 11:30etik 12:30era
Plaza azpian Abenduaren 11, 15ean eta 18an, 11:00etatik 12:00etara

Beasaingo txokorik kuttunena da egutegiaren gaia. Lehiaketan parte hartu duten argazkiak ikusgai egongo dira Igartzako Burdinolan abenduaren 18tik aurrera. 19:00etan izango da inaugurazioa. Aurten ez da sari banaketarik izango, baina irabazleei saria helaraziko zaie. Hauek izan dira hamahiru lan hautatuak:

Azala Iñaki Erauskin Urretabizkaia
Urtarrila Jose Miguel Romero Barco
Otsaila Miguel Cavero Carazo
Martxoa Miguel Cavero Carazo
Apirila Pedro Jose Uria Fuciños
Maiatza Jose Angel Amuchastegui Esnaola
Ekaina Xabier Garmendia Garcia
Uztaila Loinaz Jauregi Saenz
Abuztua Javier Quieros Fernandez
Iraila Lourdes Losada Prado
Urria Miguel Cavero Carazo
Azaroa Andres Lekuona Ayestaran
Abendua Iñaki Erauskin Urretabizkaia

2022ko egutegiko gaia Haurrak jolasean Beasainen izango da. “Garai bateko haurrak eta gaur egungo haurrak Beasaingo txokoetan, plazetan, parkeetan, auzoetan, mendietan edo beste leku batean ikusi nahi ditugu. Bakarrik, helduekin edo beste haur batzuekin. Jolasteko erabiltzen dituzten trasteak ere azaldu daitezke argazkietan. Hori bai, gunea Beasain dela ondo ikusi araztea ezinbestekoa da”, diote lehiaketako oinarriek.

Lanak bidali daitezke jada Beasaingo Udalera. Azken eguna 2021eko irailaren 30a izango da. Edonork har dezake parte eta argazkiak egungoak edo iraganekoak izan daitezke.

HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa