Ordizian 22 positibo atzeman dira hiru egunetan, Beasainen 11 , Seguran 8 eta Legazpin 6. Lau horiek dira asteburuan positibo gehien izan dituzten udalerriak. Osasun krisia hasi zenetik 3.387 COVID-19 kasu positibo izan dira Goierrin. Ordizia da eremu gorrian jarraitzen duen Goierriko herri bakarra.
Abenduaren 19an eta 20an, 10:00etatik 14:30era bitartean izango da Olentzerorekin egoteko aukera. Izena ematea beharrezkoa da.