Bi txandatan egingo dituzte Gabonetako harrerak, eskolan
ZEGAMA // Ezohikoa izango da baina haurrek ere Eguberrietaz gozatzeko aukera izango dute. Bi txandatan egingo diete Olentzerok, Mari Domingik eta errege magoek harrera Zegamako haurrei: abenduaren 24an eta urtarrilaren 5ean, 17:00etan eta 19:00etan. Eskolako patioan izango da eta gehienez sei pertsonako taldeak osatu ditzakete. Harreretan parte hartzeko udaletxean eman behar da izena.













